Este (Italiako leinu historikoa)
Itxura
Este italiar familia historiko bat izan zen, Ferrarako (1240-1597) eta Modenako (1288-1796) dukerriak menderatu zituena.
Kide ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Herkules I.a Estekoa: (1433 - 1505). Ferrarako lehen dukea; Ariosto eta Boiardo babestu zituen.
- Alfontso I.a Estekoa: Herkules I.aren semea. Ferrara eta Modenako dukea izan zen 1505-1534 bitartean (1476 - 1534). Lukrezia Borgiarekin ezkondu zen (1501) eta Ariosto babestu zuen.
- Hipolito II.a Estekoa: (1509 - 1572). Alfontso I.aren semea zen, eta Esteko kardinala izan zen. Milan, Lyon eta Narbonako artzapezpikua eta Parmako gobernaria izan zen.
- Herkules III.a Estekoa: Modenako azken dukea. Kargutik kendu zuten Campoformioko hitzarmenaren ondorioz (1797). Bere alaba Maria-Beatrizek Habsburgotarren esku utzi zituen Este etxearen ondasun guztiak, Fernando Austriakoarekin ezkondu ondoren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.